Politika -
Frantziako tiroketaren ostean
Bilduren aurrean 'ezikusiarena' ez egiteko eskatu du Basagoitik
EAEko popularren presidentearen aburuz, Frantzian gertatutakoak "Sorturen izen-ematea debekatu zuten Auzitegi Goreneko epaileek arrazoi osoa zutela frogatzeko balio izan du".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularraren aburuz, Bilduk Frantziako tiroketaren inguruan egindako deklarazioek koalizia "hainbat lupekin" aztertu behar dela frogatzen dute eta "ezikusiarena" egiten ezin dela jarraitu adierazi du.&' || 'nbsp;
EAEko popularren liderrak, Forum Europan egindako agerraldi batean esan du, Frantzian gertatutakoak "Sorturen izen-ematea debekatu zuten Auzitegi Goreneko epaileek arrazoi osoa" zutela frogatzeko balio izan duela.
Basagoitiren ustez, Bilduk Frantziako tiroketa "gertakizuna" bezala kalifikatu izanak "koalizioa aztertzeko hainbat lupa erabili beharraz gain, batzuek bere aurrean ezikusiarena egiten ezin dutela jarraitu frogatu du, aurrekoarekin banatzeko gauza ez direlako".