Politika -
Tiroketa Frantzian
PSEk uste du Bilduren erantzuna ez dela 'nahikoa' izan
Jose Antonio Pastorrek esan du koalizio abertzaleak "erretorika" alde batera utzi eta "mamia"ri buruz hitz egin beharko lukeela.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi du "argi eta garbi" uste duela ETAko kideen eta polizien artean Frantzian izandako tiroketaren ostean Bilduk izan duen erantzuna ez dela "nahikoa" izan.
Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, buruzagi sozialistak esan du koalizio abertzaleak "erretorika" alde batera utzi eta gertatutakoaren "mamia"ri buruz hitz egin beharko lukeela.
Izan ere, bere ustez, tankera honetako kasuen aurrean "argi eta garden" agertu beharra dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea