Politika -

Frantziako tiroketaren ostean

Hitzerdika ibiltzerik ez dagoela ohartarazi dio Bilduri Zapaterok

"Demokrazia zorrotza" dela argi utzi dio Bildu koalizioari Gobernuko presidenteak. "Indarkeria gaitzesteko orduan irmo jokatu" behar dela ohartarazi die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Hitzerdika ibiltzerik, barkamenik, justifikaziorik" balio ez duela ohartarazi dio gaur Bildu koalizioari Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. "Indarkeria gaitzesteko orduan irmo jokatu" behar dela adierazi du Zapaterok, eta "pausoak askoz sakonagoak" izan behar dira.

Moncloa jauregian egindako agerraldian, demokrazian parte hartu nahi dutenei, legen babesa nahi dutenei zuzendu zaie eta "demokrazia zorrotza" dela argi utzi dio. "Gure askatasuna eta segurtasuna horretan dago", erantsi du.

"Batzuek eman nahi dituzten pausoak askoz sakonagoak ematen dute", esan du Zapaterok Bilduri edo ezker abertzalearen "azken urteetako izen ezberdinei" buruz.

Tiroketan zauritu zen jendarmeari azkar sendatzea opa dio Gobernuko presidenteak. Frantziako Poliziai egindako lana eskertu dio Exekutiboko buruzagiak. ETAko bi "kide garrantzitsuen" atxiloketarekin bukatu zuen lana Poliziak, Zapaterok azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea