Politika -

Espainiara bidaia ofiziala

Kolonbiako presidentea: 'ETAren eta FARCen lotura frogatuta dago'

FARCi atzemandako ordenagailuetan ETAri "erreferentzia zehatza" egiten zaiola adierazi du Juan Manuel Santosek, eta tartean omenaldi baten bideoa dagoela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren eta FARCen arteko lotura "frogatuta" dagoela adierazi du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Mono Jojoyren ordenagailuan erakundeari "erreferentzia zehatza" egiten zaiola nabarmendu du. "FARCeko terroristen ordenagailuetan atzemandako mezuek hala frogatzen dute.

Gainera, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) ETAri egindako omenaldi baten inguruko bideoa ere agertzen zen bertan", adierazi du Santosek RTVEri emandako elkarrizketa batean.

"Izenak aipatzen ziren mezu bat ere gogoan dut. Lotura hori frogatuta dago", berretsi du.

Hori guztia kontuan izanda, Kolonbiako agintariak Espainiarekin duen erronka azpimarratu du eta fenomeno horren aurka elkarrekin borroka egiteko" nahia erakutsi du. Horretarako lankidetza judizialak duen garrantzia azpimarratu du Santosek eta "zorionez" gauzatzen ari dela adierazi du.

Batasuna Kolonbiako kartzeletan preso dauden FARCeko kideei bisitak egiten ari al den ere galdetu diote elkarrizketan. Santosek adierazi du ez duela horren berri, baina ez du baztertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea