Politika -

Maiatzaren 22ko hauteskundeak

EAJk uste du Hamaikabatekin akordioa 'datozen egunetan' itxiko dutela

Iñaki Gerenabarrenak, ABBko presideteak azaldu duenez, akordioa hasiera batean Araban izango litzateke. Ezker Abertzalearen komunikatuari dagokionez, ez duela "itxura txarra" esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko Araba Buru Batzarreko presidenteak, Iñaki Gerenabarrenak, esan duenez, Hamaikabatekin Araban egitekoak diren akordioa "nahiko ondo" doa, eta beraz uste du "datozen egunetan" akordioa itxita dagoela iragarri ahal izango dutela. Gogorarazi du halere, "Iñaki Galdos buru den alderdia izan zen akordio nazionala ixteko EAJk egindako proposamena onartu ez zuena; bientzat ona izango litzatekeen proposamena zen baina, batez ere Hamaikabatentzat".

Euskal Telebistak egindako elkarrizketan Gerenabarrenak onartu duenez, "Araban Hamaikabatekin akordio baten inguruan lanean ari gara, nahiko ondo doa, abiadura onean ari da aurrera egiten, eta kontuan izanez laster hauteskunde zerrendak entregatzeko garaian gaudela", baina, gaineratu du, "oraindik gauzatxo batzuk ebatzi gabe daude".

Gerenabarrenak azaldu duenez, akordioa hasiera batean, Arabako lurralde historikorako litzateke, baina "EBBtik Hamaikabati egin zitzaion proposamena nazio mailakoa zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako". Gaineratu duenez, "Hamaikabat izan zen nazio mailan ez onartzeko erabakia hartu zuena, eta berak erabaki zuen baita ere, Gipuzkoa mailan akordio batera eramango gintuen negoziazio erronda bat ez hastea gurekin", horixe adierazi du Araba Buru Batzarreko presidenteak beti ere azpimarratuz, "Araban hori egiteko gai izan gara".

Gerenabarrenak behin eta berriz esan du EAJren jarrera Araban, Gipuzkoan eta nazio mailan, baina batez ere Gipuzkoan, "oso irekia" izan dela Hamaikabatekin akordio batera iristeko, baina azkenean ez da posible izan" gaineratu du.

Tiroketa eta atxiloketakEzker Abertzaleak larunbatean Frantzian izan zen tiroketaren ostean atzo igorritako komunikatuari dagokionez, Iñaki Gerenabarrenaren ustez "ez dauka itxura txarrik; jarraitzea erabaki duen bidea markatzen du eta beste zerbaitetaz hitz egiten aritzea politikarekin ikuskizuna egin nahi izatea da" azpimarratu du.

Ildo horretan eta Bilduri dagokionez, " Alternatibak eta Eusko Alkartasunak osatzen dute eta uste dut zalantza guztietatik at dagoen ibilbide demokratikoa dutela" esan du; beraz, Fiskaltza zerrenda guztien aurka helegitea aurkeztea pentsatzen ari bada, "izugarrizko astakeria iruditzen zait". Gerenabarrarenaren ustez "zentzu pixka bat duen inork ez du zalantzarik izango Earen eta Alternatibaren ibilbide demokratikoaren gainean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea