Politika -
Tiroketa Frantzian
Mendia: 'Tiroketaren aurrean Batasuna irmoagoa izan da Bildu baino'
Frantzian gertatutakoaren ondoren, ETAk su-etena apurtu duen galdetu diote kazetariek. "ETAk esaten duenari buruz ez dugu baloraziorik egingo", erantzun du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, Frantziako tiroketaren aurrean Batasunaren bozeramaileak "argiagoak eta irmoagoak" izan dira "legezkoak izan nahi dutenak" edo, "EA bezala, ibilbide demokratikoa erakutsi duten alderdiak baino". "Hori oso bitxia da", esan du Mendiak.
Astearteetako ohiko agerraldian adierazi duenez, agian "tiroketa gaitzestearekin baino, euren etorkizunarekin kezkatuta daudelako" izan liteke.
Frantzian gertatutakoaren ondoren, ETAk su-etena apurtu duen galdetu diote kazetariek Idoia Mendiari. "ETAk esaten duenari buruz ez dugu baloraziorik egingo", erantzun du. Hala ere, "Jaurlaritza ez dago su-etenean", azpimarratu du.
Frantziako Gobernuarekin eta Frantziako Poliziarekin egin duten elkarlana goraipatu du Jaurlaritzaren bozeramaileak. "ETA bizirik dagoen bitartean, Espainiak ez du su-etenik egingo", gaineratu du.