Politika -
Tiroketa Frantzian
Zabaleta: 'ETAren su-etenaren benetako haustura izan da tiroketa'
Hala ere, Aralarreko idazkari nagusiak "bakerako eta normalizaziorako aurrerapausuak" ikusi ditu. Gainera, Bilduren hautagaia zerrendaren aurka egitea errefusatu du.
Erredakzioa
Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusiak baieztatu duenez, joan den larunbatean Frantzian izandako tiroketa "ETAren su-etenaren benetako haustura" da. Zabaletaren aburuz, atxilotutako ETAko ustezko bi kideek "armekin Frantziako Poliziari eraso egiteak" Gernikako Akordioaren ez-betetzea suposatu du. Izan ere, akordio sinatu zutenek ETAri eskatu zioten "behin betiko eta era egiaztagarrian" indarkeria uztea.
Hala ere, "bakerako eta normalizaziorako aurrerapausuak" ikusten ditu Zabaletak eta Bilduren hautagaien zerrendaren aurka jotzea errefusatu du, "demokrazian ez daudelako pertsona ilegalak. "Guztiok bozkatzeko eskubidea dugu eta guztiok hautagai izan gaitezke, epai batek kontrakoa esaten ez badu, nabarmendu du.&' || 'nbsp;
Alabaina, Bilduren eta ezker abertzalearen erreakzioak "dagokion testuinguruan" jarri behar direla azpimarratu du Zabaletak. Honen iritzian, ez zaio "komenagarria" iruditu, izan ere, ETAren amaiera "giza eskubideak oinarri izanda eskatu behar da eta edozein egoera politikoa alde batera utzita".