Politika -

Sortuk tiroketa "gaitzetsi" du

Sortuk tiroketa 'gaitzetsi' eta 'indarkeria' uzteko eskatu dio ETAri

Komunikatu batean, ETAri dei egin dio "beharrezko neurriak har ditzala, antzeko jazoerak eta indarkeriazko izaera duten beste edozein etorkizunean berriz gerta ez daitezen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk Frantzian izandako tiroketa "gaitzetsi" du. Komunikatu batean, "indarkeriazko" ekintza gehiago "ez daitezela errepikatu" eskatu dio ezker abertzalearen alderdiak ETAri. "ETArena barne, indarkeriaren zalantzarik gabeko gaitzespen etikoa" azpimarratu du behin eta berriro Sortuk komunikatuan. "Gertatutakoaren inguruko bertsio fidagarririk izan gabe ere, Frantzian jazotako tiroketa gaitzesteko zalantzarik ez daukagu", gaineratu du.

Horregatik "gertaera larria" nola jazo zen argitzeko eskatu du eta ETAri dei egin dio "beharrezko neurriak har ditzala, antzeko jazoerak eta indarkeriazko izaera duten beste edozein etorkizunean berriz gerta ez daitezen".

"Gertakari larri horiek argitzeko" eskatu du eta "etorkizunean horrelako gertakari gehiago edo indarkeriazko beste edozein ez gertatzeko behar diren neurriak" hartzeko eskatu dio ETAri.

Halaber, Sorturen bultzatzaileen aburuz, "behar-beharrezkoa da hainbeste urte daramatzan gatazka honetan biktima gehiago ez izatea", eta "pertsona guztiek" duten bizitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gainera, giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak errespetatzeko eskatu du.

Legeztatzen dutenean, Sortu "eragile aktiboa izango da bakea bilatzeko eta pertsona eta proiektu politiko guztiak errespetatzea lortzeko".

"Errepresio-neurriak baztertzea eta Sortu legeztatzea", berriz, "inportanteak izango lirateke normalizazio politiko eta demokratikoa lortzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea