Politika -

Polizia operazioa

Madrilera eraman dituzte Legorretan atxilotutako ETAko ustezko kideak

Terrorismoaren aurkako indarrek lehergailuez gain 3 eskopeta, munizioa eta 4000 euro aurkitu dituzte, Europa Pressek jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor eta Aitor Esnaola Dorronsorok, atzo Legorretan atxilotutako ustezko ETAko bi kideek, lehen gaua igaro dute Madrilen, Poliziaren egoitzan.

Inkomunikatuta jarraitzen dute, Guardia Zibilaren esku, eta datozen egunetan deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean.

Amaitu dute Olaeta baserriaren miaketa

Terrorismoaren aurkako indarrek, lehergaiaz gain, hiru eskopeta, 70 litroko ontzi bat eta 4.000 euro aurkitu dituzte baserrian, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez.

Horrez gain, detonagailuak egiteko 400 pieza metaliko eta munizioz betetako 20 bat kaxa atzeman omen ditu Guardia Zibilak.

Atzo, 850 kilo lehergai atzeman zituzten, besteak beste, Olaeta baserrian. Estatuan inoiz atzemandako ETAren gordelekurik handienetariko bat da.

Segurtasun indarrek uste dute lehergailuak gorde eta banatzeko ETAren base logistikoa zela baserri hau.

Aitor eta Igor Esnaola anaiak bizi ziren etxea miatzen amaitu du Guardia Zibilak, baina ez dute baztertzen kanpoaldean gauza gehiago atzematea.

Inkomunikazioarekiko kezka azaldu du TATek

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzalearekin batera, atxilotuei inkomunikazioa "berehala" altxatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea