Politika -
ETAko kideei omenaldiak
Omenaldietan parte ez hartzeko eskatu dio Aresek ezker abertzaleari
Batasunarekin zerikusia duten hautagaiak zerrendetan sartzearen arriskuaz ohartarazi die. Halaber, ETAk "ekintza terroristak ez dituela alde batera utzi" esan du.
Erredakzioa
Joan den larunbatean ETAko ustezko kideek egindako tiroketaren ostean ezker abertzalearen gaitzespenarekin koherenteak izateko eskatu dio Rodolfo Ares Herrizaingo Saileko sailburuak. Halaber, kartzelatik ateratzen diren presoen omenaldiei uko egiteko eskatu dio Aresek ezker abertzaleari.
"Ekitaldi horietan parte ez hartzeko eta atxilotuen omenezko ekitaldiei babesa ez emateko" eskatu die.
"Ezker abertzaleak Frantziako polizia baten aurka tiro egitea ulertezintzat eta onartezintzat jo badu, eta ondorioz, ETAri ekintza horiek saihesteko eskatu badio, koherentzia mantentzeko, ETAko kideak 800 kilo lehergai izatea gaitzetsi beharko luke", esan du.
Bestalde, Batasuneko edo beste legez kanpoko alderdietako hautagaiak zerrendetan sartzeak duen arriskuaz ohartarazi die Aresek EAri eta Alternativari. "Demokrazian ez du edozer gauzak balio politikan bizirik irauteko", esan du.
Aresen hitzetan, terrorismoaren aurkako politikari esker ETA egoera ahulean dago, baina "da ez erabat desagertu".
Sailburuaren esanetan, "nazionalisten errezetak erabilita ez genuke inoiz ETAren egungo ahultasun egoera eta ezker abertzalearen garapena lortu izan",