Politika -
Liburu baten aurkezpena
Rajoy: 'PPk ez du sekula ETArekin negoziatu'
Jose Maria Aznarren garaian Alderdi Popularrak ETArekin negoziatu zuela "gezurra" da, PPko buruzagiaren hitzetan. PSOEk, ostera, "ezin dezake" negoziaketa "ukatu", erantsi du.
Erredakzioa
Alderdiek horretarako ausardia baldin badute ETA laster bukatuko dela adierazi du Mariano Rajoy PPko buruzagiak. "Alderdi Popularrak sekula ez du ETArekin negoziatu", goraipatu du Rajoyk, PSOEk, aldiz, "ezin dezake" negoziaketa "ukatu".
Jose Maria Aznarren garaian Alderdi Popularrak ETArekin negoziatu zuela "gezurra" da, Rajoyren hitzetan. Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidente ohiaren liburuaren aurkezpenean parte hartu du PPko buruzagiak.
"PPk ez du sekula terroristekin negoziatu; Aznarren hiru mezulari bi ordu eta erdi izan ziren ETArekin (1998 su-etena iragarri eta gero). Erantzuna ETAk berak argitaratu zuen: Proposamen konkreturik ez zen izan, eskuak poltsikoetan zituztela etorri ziren. PPk ez du inoiz negoziatu", gogorarazi du Rajoyk.
Hala ere, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak erakunde terroristarekin negoziatu zuen iragan legealdian, "eta ez dute ukatu, ezin dutelako", azpimarratu du PPko buruzagiak.