Politika -

Hautagaien aurkezpena

Bilduren hautagaiek indarkeriaren kontrako dekalogoa sinatu dute

Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta Bilboko Udalerako hautagaiak aurkeztu dituzte, nahiz eta zerrendak oraindik osatu barik egon. Hautagaien artean EAko kideak, Alternatibakoak eta independenteak daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta Bilboko Udalerako hautagaiek metodo baketsuen aldeko konpromiso agertu dute, "helburu politikoak erdiesteko indarkeria baztertuz". Horretarako dekalagoa seinatu dute.

Bilbob egindako prentsaurrean, Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietara eta Bilboko Udalera aurkeztuko dituen hautagaiak iragarri ditu, nahiz eta zerrendak oraindik osotu barik egon. Zerrenda horiek EAko kideek, Alternatibakoek eta independenteek osatzen dituzte,

Konkretuki, Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai zerrendan, Zuriñe Gainza (Bilbotik) eta Irune Soto (Durangotik) independenteak, EAko Joseba Gezuraga (Busturia-Uribe) eta Alternatibako Asier Vega (Enkarterrietatik) agertzen dira.

Bilboko Udalerako hautagaia Txema Azkuenaga independentea da. Zerrenda horretan beste independente batzuk daude, Aitziber Ibaibarraga eta David Lopategi. EAko Elena Gartzia eta Alternatibako Ana Etxarte ere zerrenda horretan agertzen dira.

Indarkeriaren kontrako dekalogoa

Hautagai guzti horiek dekalagoa sinatu dute. Bederatzigarren puntuan, "bide eta metodo baketsu eta demokratikoak erabiltzeko konpromiso sendoa" adierazten dute. "Beraz, helburu politikoak erdiesteko orduan, edozein giza eskubideri eraso egiten dion eskintzak baliabide legitimo guztiez baliatuz aurka egitea ekarriko du".

Era berean, testuak elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren alde egiten du "lanerako metodo gisa". Prentsaurreko agerraldian, Bilduko arduradunek zerrendak oraindik guztiz osatu gabe daudela adierazi dute. Gainontzeko hautagaiek Batzar Nagusietarako zerrendak aurkeztu baino lehen sinatuko dute dekalogo hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea