Politika -

PPk proposatutako ekimena

Legebiltzarrak atzera bota du ETArengatik joan zirenek EAEn bozkatzea

Gainerako alderdi guztiek Alderdi Popularrak proposatutako ekimenaren aurka bozkatu dute; Euskaditik ETAren mehatxupean alde egin behar izan zutenek EAEn bozkatzeko eskubidea izatea eskatzen zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarrak atzera bota du PPk proposatutako ekimena, Euskadi ETAren mehatxuengatik utzi behar izan zutenek EAEn bozkatzeko eskubidea eskatzen zuena, hain zuzen ere. Ekimena Alderdi Popularraren botoekin, soilik, babestua izan da, gainerago alderdiek aurka bozkatu baitute.

Proposamena gaur bozkatu dute Legebiltzarrean egin den osoko bilkuran eta PPk egindako kalkuluen arabera, azken urteetan ETAren mehatxuengatik Euskaditik alde egin behar izan duten 45.000 eta 60.000 herritarri zuzenduta zegoen.

"Popularren" asmoa, Euskadin botoa emateko eskubidea onartzeko proposamena Jaurlaritzari sei hilabeteko epean egiteko eskatzea zen (hauteskunde autonomikoetarako, europarretarako eta Espainiakoetarako). Era berean, hori "gauzatzeko" beharrezko lege proiektuen gainean lan egiteko ere eskatu nahi zien.

Jatorrizko ekimenaren ordez, EAJk, PSE-EEk, EBk eta UPyDk sinatu dutena atera da aurrera; horren arabera, Ganberak "urte askotan Euskadin demokrazia eta pluraltasuna defendatuz ETAri aurre egin diotenen ausardia eta gizabidezko adorea" onartzen da.

Ekimen horrek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik ETAren mehatxu "zuzenangatik" alde egin behar zuten pertsonen gaineko azterketa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baita horiek izan ditzaketen beharren gainekoa ere.

Alderdien erreakzioakLeopoldo Barreda, Alderdi Popularreko bozeramailearen esanetan bere alderdiaren proposamenak helburu "laudagarri eta beharrezko bati erantzuten dio", jaioterria "modu ez justuan" utzi behar izan zutenei kasu egiteko. Ginera, pertsona horien egoera "bozkatzeko eskubidean duten terroristenekin" konparatu du.

Iñigo Iturralde EAJko legebiltzarkidearen iritziz, berriz, "popularren" proposamenak "berdintasunaren oinarrizko printzipioa hausten du", pertsona berberak bi boto eduki baititzake "autonomia erkidego ezberdinetan". Gaineratu du ekimena "baztertzailea" dela eta ez dela zabaltzen Euskaditik beste arrazoi batzuengatik alde egin behar izan zutenen kasuetara; arrazoi ekonomikoak edo ETArengandik desberdinak diren indarkeriak kasu.

PSE-EEren aldetik, Miren Gallastegik "berdintasun eta justizia berdintasun printzipioen urraketa" arazoei buruz hitz egin du. Esan duenez, "Espainian boto eskubidea autonomia erkidego guztietan berdin gauzatu behar da".

Zehaztu du gainera, bere alderdiak Euskaditik "ETAren mehatxuengatik atera behar izan zuten guztiei dagozkien eskubideak berreskuratzea" nahi duela, baina, hori lortzeko "modurik onena" itzultzeko "aukerak eta erraztasunak ematea da".

Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkidea bere aldetik, ironiaz mintzatu da PPk "independentismorantz" bira bat eman dezakeela esanez, izan ere gogoratu du, egun atzerrian bizi diren espainiarrak direla beren sorterrietan bozkatzeko eskubidea dutenak.

EAren izenean Juango Agirrezabalak egoera horretan daudenek "benetako arazo bat" dutela onartu du, baina esan duenez "egiazko irtenbidea" "normalizazio demokratikoa" eta indarkeriaren amaiera lortzea da, EA eta Bildu (EA, Alternatiba eta independienteen koalizioa) lanean ari diren helburuak, hain zuzen ere.

Mikel Arana, Ezker Batuko legebiltzarkideak PPri proposamena Legebiltzarrean kontu horiei zuzendutako Batzordean ez aurkeztu izana leporatu dio.

Amaitzeko, UpyDko Gorka Maneirok esan du helbua "goresgarria" izan arren, "PPk proposatutakoa praktikan aplikatzea ezinezkoa" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea