Politika -

Hauteskundeak

Urkullu: 'Bakean igaroko den lehen agintaldia izan daiteke hurrengoa'

Jose Luis Bilbaoren hautagaitza aurkeztu du gaur arratsaldean Urkulluk Bizkaiko hiruburuan. Bizkaiko diputatu nagusia izateko EAJren hautagaia izango da berriro ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen iritziz, hurrengoa, "azken 35 urteetan bakean igaro den lehen agintaldia izan daiteke". Helburu hori lortzeko ireki diren "bide ezberdinek" atzerapausurik ez ematea espero du jeltzaleen presidenteak.

Jose Luis Bilbaoren hautagaitza aurkeztu du gaur arratsaldean Urkulluk Bizkaiko hiruburuan. Bizkaiko diputatu nagusia izateko hautagaia izango da berriro ere.

Bilbao "zenbakietan aditua" den gizona dela azpimarratu du Urkulluk, eta "ideiak egitasmoetan" bihurtzen dituela esan du. Alderdiaren "exijentziak" bete egin behar direla uste du EAJko presidenteak jeltzaleen zerrendaburu izan ahal izateko.

Bestalde, EAJk "irmo" lan egingo duela nabarmendu du Jose Luis Bilbaok. Helburu nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoa krisi ekonomikotik ateratzea, eta horretarako "ezagutzarekin, teknologiarekin eta berreikuntzarekin" zerikusia duten egitasmoak garatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea