Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
PP: 'Bilduren zerrenda guztiak inpugnatzea adostu dugu Rubalcabarekin'
Federico Trillok esan du "biderik egokiena" aztertzen ari direla. Koalizioa zuzenean inpugnatzeak "zailtasun teknikoak" dituela azaldu du eta ondorioz, "prozesua luzatu" egingo litzatekeela.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroarekin Bildu koalizioaren "zerrenda guztiak inpugnatzea" adostu dutela ziurtatu du Federico Trillok, PPko Justizia koordinatzaileak.
Joan den ostegunean, Rubalcabarekin bildu zela aitortu du Trillok . Zerrendak inpugnatu ahal izateko "biderik egokiena" aztertzen ari direla baieztatu du, besteak beste, "koalizioa zuzenean inpugnatzeak zailtasun teknikoak" dituela azaldu du eta horrek "prozesua luzatuko luke", argitu du PPko ordezkariak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea