Politika -

Urrian ihes egin zuen

Aitziber Plazaola Segiko ustezko kidea entregatu du Frantziak

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Plazaolaren aurkako euroagindua igorri zuen, banda armatuko kide izatea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitziber Plazaola Oregi Segiko ustezko kidea Tolosatik (Frantzia) espainiaratu du Polizia Nazionalak gaur. Iragan urrian egindako operazioan ihes egitea lortu zuen, baina otsailean atxilotu zuten Saint Jean Pied De Porten, Beñat Lizeaga Urkidirekin batera.

Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Plazaolaren aurkako euroagindua igorri zuen, banda armatuko kide izatea egotzita.

Plazaola 1986ko urtarrilaren 7an jaio zen Bergaran (Gipuzkoa). Polizia Nazionalak Segiren kontra EAEn eta Nafarroan egindako operazioan, urrian, ihes egitea lortu zuen Plazaolak. Operazio horretan 20 bat lagun atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea