Politika -

Ekitaldi instituzionala

Donostiako Udalak Poliziaren biktima bat omendu du

Urrezko domina eman diote Jesus Garcia Ripaldaren sendiari. Francoren Poliziak hil zuen tiroz 1975ean Txikiren eta Otaegiren hilketak salatzeko manifestazio batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Urrezko Domina, duen sari gorena, eman dio Jesus Garcia Ripaldaren sendiari. Francoren Poliziak hil zuen tiroz 1975ean Txikiren eta Otaegiren hilketak salatzeko manifestazio batean.

Udalak agiri batean azaldu duenez, "Gerra Zibilean eta diktaduran zentzugabeko jazarpena eta indarkeria jasan zutenei omentzeko" egin du ekitaldia.

Justizia Ministerioak Garcia Ripaldak "arrazoi politikoengatik eta ideologikoengatik jazarpena eta indarkeria" jasan zituela frogatu ondoren egin dute omenaldia.

Jesus Garcia Ripalda 1975ean hil zuen Poliziak tiroz, 23 urte besterik ez zituenean, Txiki eta Otaegiren aldeko pankarta bat zeramalako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea