Politika -

'Proces' auziaren epaiketa

Boyak Sanchez errugabetu du: 'I20ko protestak bertan behera utzi nahi zituen'

CUPeko diputatu ohiak azaldu duenez, une hartan ANCko presidente zenarekin eztabaidatu zuen, bera protestak etetearen kontrakoa zelako.

Boya, gaur Gorenean deklaratzen. Argazkia: EFE
Mireia Boya 'proces' auziko epaiketan.
Boyak eztabaida izan zuen Sanchezekin irailaren 20-ko protestagatik

1:29

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mireia Boya CUPeko diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu du gaur 'proces' auziaren epaiketan. Azaldu duenez, Jordi Sanchezekin eta Jordi Cuixartekin, garai hartan ANC eta Omium Culturaleko presidenteak zirenekin, hurrenez hurren, eztabaidatu zuen 2017ko irailaren 20ko protestak bertan behera utzi nahi zituztelako, eta bera horrekin ados ez zegoelako.

"Manifestazioa bertan behera utzi behar zela uste zuten Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek. Guk esan genien ez ginela inor deialdia bertan behera uzteko; ez genuela hori egiteko botererik. Jordi Sanchezekin eztabaida egin nuen ez bainengoen bertan behera uztearen alde", azaldu du.

Azkenean, Reguan diputatu ohiak eta biek bertan behera uztea erabaki zuten, baina jendea hurrengo egunerako deitzeko baldintzarekin eta Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean protestekin jarraitzeko asmoarekin.

Boya lekuko gisa agertu da epaiketan, Sanchez eta Cuixarten defentsek eskatuta. Agintaritzari desobeditzeko delituagatik epaitu behar zuten Boya, baina Manuel Marchena epaileak Kataluniako Auzitegi Nagusira bidali zuen auzia. Bertan, epaitua izateko zain dago, Parlamentuko Mahaiaren beste bost kiderekin batera.

Eulalia Reguantek otsailaren 28an agertu zen epailearen aurrean, baina Vox alderdiaren herri-akusazioaren galderei erantzuteari uko egin zion eta, horrenbestez, auzitegiak zigortu egin zuen. Jarrera hura desobedentzia delitu gisa ikertzen ditu orain epaileak. Gaurkoan, berriz, akusazioek (Fiskaltza, Estatuko Abokatutza eta Vox) ez diote galderarik egin.

Diputatu ohiaren hitzetan, S-20ko egun hartan Kanpo Kontseilaritzara joan zen, baina 10:30 aldera, alderdiaren koordinazio taldearen mezu bat jaso zuen Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean egiten ari zen protestan parte hartzeko; bertan, Parlamentuko, Kongresuko eta Senatuko diputatu gehiago ikusi zituen. Bertan gelditu zen eguerdirarte, eta ondoren, CUPen egoitzara joan zen, Polizia Nazionalak agindu judizialik gabeko miaketa egiten saiatu zela jakianarazi baitzioten.

"Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila"

Zortzi orduz CUPeko egoitzaren sarreraren aurrean egon zela azaldu du. Eulalia Reguan eta bera sarreran eseri ziren, "desobedientzia zibilaren metodoak jarraituz" eta "militantziari eta herritarrei egoitza babesten laguntzeko deiak egin" zituzten.

Protestekin jarraitzeko Boya eta Reguan Ekonomiaren Kontseilaritzara itzuli zirela aitortu du Boyak. Halaber, protesta, batez ere, "jai giroan" egin zutela azaldu du; eta, halako batean, gazte talde bat "protesta biziagoa" egiten ari zela konturatu ziren.

Diputatu ohiaren esanetan, Sanchez eta Cuixart bera eta Reguanengana hurbildu ziren manifestariak lasaitu zitzaten, gazteak izanda CUPeko hautesleak izan zitezkeelako. "indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilaren oinarriak zeintzuk diren gogoraraztea nahi zuten", azaldu du.

Hori izan da Boya eta Reguan Guardia Zibilaren ibilgailu baten gainera igotzeko erabilitako justifikazioa. Halaber, txikia dela eta horregatik igo zela azaldu du. "ANCkoek bozgorailua ekarri ziguten eta ibilgailura igotzea eta han zuedenei modu baketsuan aritu behar zirela gogoratzea idea ona iruditu zitzaigun", esan du

Une hartan ibilgailuak jada "kalte materialak zituela" esan du Boyak; eta, horretara kalteak eragiteko ez zela igo gaineratu du, "gatazkarik ez zela emango ziurtatzeko baino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak CUP Kataluniako prozesua zuzenean