Politika -

Azken 'Zutabe'aren edukia

ETAk ukatu egin du lehendakaria hil nahi izan zuela

Erakunde terroristak azpimarratu egin du iazko otsailean "eraso ekintza armatuak" etetea erabaki zuela, eta Gobernuak bazekiela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk ukatu egin du Otazua taldeak Patxi Lopez lehendakaria eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua hiltzeko asmoa zuela.

Otazua taldea martxoan desegin zuten. Orduan, Guardia Zibilak Daniel Pastor, Iñigo Zapirain, Beatriz Etxebarria eta Lorena Lopez atxilotu zituen.

Handik eta egun batzuetara, hedabideek talde horren ustezko asmoen berri eman zuten eta, besteak beste, iazko ekainaren 19an, Eduardo Puelles zenaren aldeko omenaldian, lehendakaria eta Herrizaingo sailburua hiltzeko atentatua egin nahi zuela publikatu zuten.

Albiste horren arabera, baina, azkenean ezin izan zuten atentatua gauzatu, ez zutelako jaso hori egiteko behar zuten arma.

Hori horrela, ETAk azpimarratu egin du iazko otsailean "eraso ekintza armatuak" etetea erabaki zuela, eta Espainiako Gobernuak "jakin" bazekiela.

Erakunde terroristak Zutabe aldizkariko azken alean adierazi duenez, informazio horren helburua ezker abertzaleak maiatzeko hauteskundeetan parte hartzea galaraztea da, Gara egunkariak gaur zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea