Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Olanok abertzaleen batasuna eskatu du PPri eta PSEri bidea ixteko
H1! Alderdiak egindako kritikei ez diela erantzungo argitu du hautagai jeltzaleak, ez delako "abertzaleen hausturaren garaia, elkarlanerakoa baizik".
Erredakzioa
Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako EAJren hautagaiak abertzaleen batasuna eskatu du "PSE-PP fronteak" abertzaleak erakundeetatik kentzeko helburua saihesteko.
Olanoren ustez abertzaleen batasunaren aldeko apustua egitea eta PSE edota PPrekin "Gipuzkoako erronka nagusiak eta azpiegitura handiak aurrera eraman ahal izateko". akordioak lortzea "bateragarriak" dira. Hamaikabat alderdiak egindako kritikei ez diela erantzungo adierazi du Olanok, azpimarratu duenez "ez da abertzaleen arteko hausturarako unea".
"PSEk eta PPk abertzaleak erakundeetatik kentzeko asmoz osatutako frontea aurrean dugula ikusita ez da eztabaidarako garaia" adierazi du hautagai jeltzaleak. "Elkarlanerako unea da, zatitzen gaituena azpimarratu beharrean batzen gaituena azpimarratzeko unea", gaineratu du.
EAJren Gipuzkoako hautagai nagusiak Joseba Egibar GBBko buruarekin batera datorren legealdirako alderdiak dituen erronkak aurkeztu ditu Donostian. Krisi ekonomikoari aurre egitea, Gipuzkoako lehiakortasuna indartzea eta euskera bultzatzea izango dira besteak beste EAJren helburu nagusiak.