Politika -

Auzitegi Gorena

ETAko bi kideren zigorren kitatzea berriz aztertzeko agindua eman dute

Ignacio Fernandezi eta Gotzone Lopezi egindako zigorren kitatzea berriro aztertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari Gorenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko bi kideri egindako zigorren kitatzea berriro aztertzeko agindua eman dio Auzitegi Nazionalari Auzitegi Gorenak sententzia batean. Auzitegi Konstituzionalak ezarritako behin-behineko espetxealdiaren zenbaketa bikoitza zigor bakoitzari aplikatu behar zaiola azaltzen du Gorenak, eta ez 30 urteko mugaren gainean.

Horrela erabaki du Auzitegi Gorenak ebazpen batean. Ignacio Fernandez eta Gotzone Lopez ETAko kideek aurkeztutako errekurtsoak onartu ditu Gorenak. Izan ere, bi presoen zigorrak behin betiko bukatutzat ematerik ez zegoela erabaki zuen Auzitegi Nazionalak.

100 urte baino gehiagoko espetxe-zigorrak pilatzen dituzte bi presoek, 1987tik 1989ra arte egindako lau atentatuengatik.

Aurreneko erasoa 1987ko abuztuan egin eta bi polizia nazional hil zituzten Gasteizen. Bigarren atentatua 1988ko apirilean egin zuten ETAko bi kideek, eta beste bi agente hil zituzten Gasteizen.

Gainera, 1989an Laudioko (Araba) Guardia Zibilaren koartelaren aurka egindako atentatuagatik zigortu zituzten. Era berean, 1988ko martxoan, Agurainen, Luis Azcarraga jeneral ohia hil izana leporatu zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea