Politika -

Erabaki judiziala

Alfonso Zenon abokatuaren aurkako auziarekin jarraitzea erabaki dute

Ertzaintzaren eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren kontrako kalumniak leporatzen dizkiote, atxilotuak torturatzea egotzi zielako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 3. Instrukzio Epaitegiak Alfonso Zenon abokatuaren kontrako auziarekin jarraitzea erabaki du eta atzera bota du prozesua artxibatzeko eskakizuna. Zenon abokatuari Ertzaintzaren eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren kontrako kalumniak leporatzen dizkiote, atxilotuak torturatzea egotzi zielako.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Epaitegiak ez zuen aintzat hartu Zenonen defentsak eskatutako artxiboa.

2010eko otsailean Alfonso Zenonek egin zituen adierazpen batzuen harira hasi zen auzia. Atxilotu berri zituzten ETAko ustezko kide batzuen abokatua zen Zenon eta "Aresen agindupean" Ertzaintzak atxilotuetako batzuk torturatu egin zituela salatu zuen.

Adierazpen horien aurrean, Aresek kereila kriminala aurkeztu zuen abokatuaren kontra, eta Eusko Legebiltzarrak babesa eman zion erabaki horri.

Gaur zabaldu duten erabaki judizialak ez du aintzat hartzen defentsak eskatutako artxiboa eta izapideekin jarraitzeko agindua ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea