Politika -

Izendatzea

Legebiltzarrak Idurre Bideguren (EH Bildu) senatari autonomiko izendatu du

Jon Iñarritu ordezkatuko du orain arte Bermeoko alkate izan denak. ERCk talde propioa osatzen lagun dezake Bidegurenen izendatzeak.

Idurre Bideguren (erdian), gaur Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Idurre Bideguren, erdian, gaur Legebiltzarrean.
Idurre Bideguren (erdian), gaur Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Idurre Bideguren (EH Bildu) senatari autonomiko izendatu du gaur. Orain arte Bermeoko alkatea izan denak Jon Iñarritu ordezkatuko du —Iñarritu diputatu aukeratu zuten apirilaren 28ko hauteskundeetan—.

Bideguren bigarren bozketan hautatu dute; izan ere, lehenengoan aldeko 18 boto izan ditu (koalizio abertzalearenak), baina araudiak 19 eskatzen ditu gutxienez. EH Bilduko senatari berriak talde propioa osatzen lagun diezaioke ERCri, Raul Romeva senatariaren kargugabetzeak aukera hori zapuztu baitu.

Izendatua izan ostean kazetariei eginiko adierazpenetan, pozik agertu da Bideguren, eta ERCrekin lankidetza "oso ona" izan dela nabarmendu du.

"Orain komunean ditugun helburuak lortzeko lan egingo dugu. Nik uste fruituak emango dituela. Garrantzitsua da Euskadik ahalik eta erakunde gehienetan ordezkaritza izatea, eta Madriletik subiranotasunaren eta ERCrekin partekatzen ditugun politiken alde egingo dugu", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Hauteskunde Orokorrak Emaitzak Senatua Espainia