Politika -
Auzitegi Nazionala
ANk errefusatu egin du Otegi epaituko duten epaileak ezeztatzea
Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek Bateragune auzia epaitzea galarazi nahi zuen Batasuneko bozeramaile ohiak, "aurreiritziak" dituztela argudiatuta.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak Angela Murilloren eta beste bi epaileren aurka aurkeztutako errekusazioa, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.
Helegite horrekin, epaile horiek Bateragune auzia epaitzea galarazi nahi zuen Otegik.
Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten buruzagi abertzale ohiari, 2005ean Jose Maria Sagardui Gatza ETAko preso ohia omentzeagatik. Auzitegi Gorenak, baina, baliogabetu egin zuen zigorra, epaileek Otegiren aurkako "aurreiritziak" zituztela argudiatuta.
Izan ere, Gatzaren omenaldiko epaiketan, Angela Murillok adierazpen polemikoak egin zituen Otegiren kontra. ETAren indarkeria gaitzesten zuen galdetu zion, eta hark erantzuteari uko egin zionean, "Nik banekien" adierazi zuen.
Hori horrela, Murillok epaile inpartziala izateko eskubidea urratu ziola ulertu zuen Gorenak.