Politika -
Faisan auzia
Ballesteros inspektoreak mugikorra eman ziola ukatu du Elosuak
Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektoreak ETAren aurkako operazioaz ohartarazteko telefono mugikorra eman zionik ukatu du Joseba Elosua Faisan tabernaren jabeak.
Erredakzioa
Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Brigadako inspektoreak ustez ETAren aurkako operazioaz ohartarazteko telefono mugikorra eman zionik ukatu du Joseba Elosua Faisan tabernaren jabeak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. 2006ko maiatzaren 4an ETAren estortsio taldearen aurkako polizia-operazioa egitekoa zen.
"Zin egiten dizut, ni katolikoa naiz. Gizon horrek ez zidan telefonorik eman", errepikatu du Elosuak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Ruz ETAri ustez eginiko salakeria ikertzen ari da. Elosuaren adierazpenak ordu eta erdiko iraupena izan du.
Hala ere, nahiz eta Ballesteros ez ezagutu, operazioaren berri inspektorea tabernaren sarreran zegoenean eman zela onartu du Elosuak, Faisan tabernako bideoak demostratu bezala, maiatzaren 4ko 11:00etatik 11:30ra arte.
Elosua, semearekin iritsi da Auzitegi Nazionalera. Biek lekuko modura eman dute testigantza. Faisan tabernaren jabeak ez du argazkietan Ballesteros ezagutu, ondorioz inspektorearen abokatuak auzia amaitutzat ematea eskatuko duela iragarri du.
Akusazioaren arabera, telefonoaren bitartez Elosuari ETAren estortsio taldearen aurka polizia operazioa egingo zutela jakinarazi zioten