Politika -

Elkarretaratzea Bilbon

ETAko preso bat berriz onartzeko eskatu diote BBVAri ELAk eta LABek

Jose Manuel Fernandez bankuko langile ohiarekin zuen lan-harremana duela 18 urte amaitu zela azaldu du BBVAk, ETAren erasoetan parte hartu izanagatik 30 urteko espetxe-zigorra ezarri ziotenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuetako 20 bat delegatuk elkarretaratzea egin dute Bilbon, BBVA bankuak Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares Txetxu ETAko presoa berriz onartzea eskatzeko.

Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares presoa publikoki ETArengandik eta indarkeriarengandik urrundu da, eta bigarren graduko erregimenean dago espetxean.

ETAko presoa berriz hartzea eskatu diote BBVAri ELA eta LAB sindikatuetako delegatuek, "bere bizitza berrantolatzeko aukera merezi duelako".

BBVAren erantzuna

Jose Manuel Fernandez bankuko langile ohiarekin zuen lan-harremana duela 18 urte amaitu zela azaldu du BBVAk, ETAren erasoetan parte hartu izanagatik 30 urteko espetxe-zigorra ezarri ziotenean.

Banketxeko bozeramaile batek azaldu duenez, kontratua araudia aplikatuz eten zuten, izan ere, langile baten aurkako zigorra irmoa denean lan-harremana apurtzeko aukera ematen du legeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea