Politika -

Gertakizuna

Bi pertsonak Bergarako epaitegiaren Espainiako bandera erre dute

Aurpegia estalita zuten bi pertsonak bandera eusten zuen soka moztu eta erregaia bota dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsonak Bergarako epaitegian (Gipyzkua) zegoen Espainiako bandera erre egin dute bart, Ertzaintzaren iturriek baieztatu dutenez.

Aipatu iturrien arabera, gertakizuna gauerdian jazo da, Ariznoa plazako epaitegian.

Aurpegia estalita zuten bi pertsonak bandera eusten zuen soka moztu dute, eta ondoren erregaia jaurti eta su eman diote.

Poliziak ikerketa hasi du, gertatutakoa argitu eta egileak identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea