Politika -

Apirileko datuak

PPk 9,4 puntuko aldea ateratzen dio PSOEri, CISen arabera

Rajoyk Zapatero gainditu du, lehen aldiz, oniritzi handiena duten politikarien zerrendan. Hala ere, inork ez du herritarren azterketa gainditzen. Oniritzi altuena Rubalcabak du, 4,7ko notarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk PSOErekiko duen abantaila 7 hamarren murriztu da Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak 2012ko hauteskundeetara aurkezteari uko egin ondoren.

Hori da Ikerketa Soziologikoen Zentroko Barometroak apirilean bildutako datuek esaten dutena. Horren arabera, bi alderdien arteko aldea 9,4 puntukoa da; Mariano Rajoyk Zapaterok baino oniritzi handiagoa lortu du, lehen aldiz.

Ikerketaren arabera, PPk botoen % 43,8 lortuko luke, urtarrilean egindakoan % 44,1 izan zuen.

PSOEk, bestalde, botoen % 33,4 lortuko luke, urtarrileko % 34ren aldean. Hau da, bi alderdien datuek okerrera egin dute.

Politikariek ez dute proba gainditzen

Zapaterok 3,41eko puntuazioa lortu du herritarren oniritziaren zerrendan, urtarrilean jasotako 3,3 hobetuz, inoiz lortutako baxuena, baina Mariano Rajoy PPko liderraren atzetik. Rajoyk 3,46ko batezbestekoa lortu du, urtarrileko 3,25a gaindituz.

Alfredo Perez Rubalcaba presidenteorde eta Barne ministroak puntuaziorik onena lortu du berriro ere, baina 4,72koarekin konformatu behar izan du, urtarrileko "azterketan" 5,3 lortu ostean.

Carme Chacon Defentsa ministroak zerrenda horretako bigarren postuari eutsi dio, 4,55eko batezbestekoa lortuta. Urtarrilean 4,49 lortu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea