Politika -
Elkarrizketa, Radio Euskadin
Barkos: 'Onartezina da Nafarroa beste erakunde batzuen xantaiaren menpe egotea'
La presidenta en funciones de Navarra no descarta un bloqueo que obligue a una repetición electoral, aunque dice que "no es lo ideal". Duda de un gobierno socialista estable sin contar con EH Bildu.
EiTB.EUS
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute astearte honetan, egungo egoera politikoari buruz duen iritzia ezagutze aldera. Goizeko solasaldian argi utzi du ez dela PSN alderdiaz eta Maria Chiviteren asmoaz fidatzen: "Ekar dezagun gogora Purasekin 2007an gertatu zena".
Horrekin lotuta, Barkosek nabarmendu du EH Bildu negoziazioetatik kanpo utzita, akordioetara heltzeko gaitasuna itxi dutela, eta horrek Gobernu egonkor baten eraketa zailduko duela: "Gobernu egonkor, aurrerakoi eta plural baten aldeko apustua egiten bada, Geroa Bai bertan egongo da", azaldu du.
EH Bildu kanpoan uzteak, baina, eragotzi egingo du horrelakorik gertatzea, ez dutelako gehiengo osoa lortzeko aukerarik. "Negoziatzeko gaitasunik ezean, ez dugu arrazoizko emaitzarik lortuko", azpimarratu du.
Bestalde, larunbatean Udalen osaketa dela eta, Barkosek zera aitortu du: "Albora begira jartzeak eta Navarra Sumaren esku uzteak, are zailagoa egiten du Chiviteren egoera". Iruñeari dagokionez, Barkosek Joseba Asironen alde egingo du, baldin eta PSNren botoak ziurtatzen baditu.
"Onartezina da Nafarroaren gobernagarritasuna beste erakunde batzuen xantaiaren menpe egotea. "Xantaia horren barruan Navarra Sumak egindakoa dago, Pedro Sanchezi bere botoak eskaini dizkiolako, Javier Esparzak Gobernua zuzentzearen truke", nabarmendu du. Horregatik, Barkosek salatu du truke txanpon gisa erabiltzen ari direla.
Bukatzeko, abuztu amaierara arte Nafarroako inbestidura alboratzea posible den ere galdetu diote: "Ezin da hauteskundeen aurrerapena baztertu, baina ez litzateke bitarteko errazena izan beharko". Barkosen iritzian, "ez da Nafarroak behar duena", baina Gobernu aurrerakoi eta plural bat osatzeko gaitasunik ez badute, ez du aukera hori baztertzen.
Radio Euskadik egin eta eitb.eus-ek itzuli du elkarrizketa