Politika -

Bilbo

Aburto bigarrenez Bilboko alkate, aurreko legealdian baino babes handiagoarekin

EAJren 14 zinegotziek eta PSE-EEren 5ek bat egin dute, Bizkaiko hiriburuko udal-gobernurako egindako itunari esker.

Juan Mari Aburto, aginte makilarekin. Argazkia: EiTB
Juan Mari Aburto, aginte makilarekin. Argazkia: EiTB
Aburto Bilboko alkate hautatu dute berriro, EAJren eta PSEren bozekin

1:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkate hautatu dute berriro, eta aurreko legegintzaldian baino babes handiagoa lortu du, Udala osatzen duten 29 zinegotzietako 19ren babesarekin (EAJko 14 eta PSE-EEko 5).

Udala osatzeko osoko bilkuran, Aburtok Bilboko alkate batek sekula lortu duen babes handiena eskuratu du.

Alkate izendatu eta gero, Aburtok esan du 2015ean lehen aldiz izendatu zutenean "bezain hunkituta edo gehiago" zegoela, eta "herritar guztien, Bilboko auzo guztien" alkate izateko "konpromisoa" berritzen duela "urteko 365 egunetarako eta egunaren 24 orduetan".

Aburtok azpimarratu du sozialistekin "lankidetza handia eta emankorra" espero duela, eta horien "leialtasuna" txalotu du.

EAJk eta PSE-EEk herritarren gehiengoak eskatzen duenari erantzuten diotela azaldu du: "Egonkortasuna, ardura, konfiantza, konpromisoa, fideltasuna, hiria hobetzeko proiektuak argi dituena, eta herritarrei erantzuten dakiena".

Udalaren osaketa amaitu ostean, EAJko eta PSE-EEko zinegotziek bilera egin dute atzo adostutako koalizio gobernurako akordioa sinatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilboko azken albisteak Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Juan Maria Aburto Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak