Politika -

Epaia

Auzitegi Nazionala: 'Gobernuak Alakranaren erreskatea ordaindu zuen'

Auzitegi Nazionalak 439 urteko kartzela-zigorra ezarri die Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman Somaliako piratei, euskal atunontziaren bahiketagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalaren hitzetan, Gobernuak ordaindu zuen ''Alakrana'' euskal atunontziaren askapena "duda barik", eta ez enpresa armadoreak; 2009ko urriaren 2an bahitu zuten, eta 47 egun geroago erreskatatu zituzten bertan zihoazenak.

Auzitegi Nagusiko gai penaletarako aretoko laugarren sekzioaren epaiak 439 urteko kartzela-zigorra ezarri die Abdu Willy eta Raageggesey Adji Haman Somaliako piratei euskal atunontziaren bahiketagatik. 2009ko urriaren 2an ontzia bahitu eta 47 egunetara askatu zituzten.

Angela Murillok gidatzen duen auzitegiaren arabera, "epaiketan aurkeztutako probak erakutsi duenez, duda barik, Espainiako Gobernuarekin lotutako erakunde publikoek ordaindu zuten ontziaren eta arrantzaleen askatasunaren truke, eta ez ontziaren jabea zen enpresak".

Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak ez du beharrezkotzat jo, piraten defentsak eskatu bezala, hainbat agiri publiko egitea.

439 urteko kartzela-zigorra bi piratentzat

Epaiaren arabera, arrantzaleek "etengabeko isekak" jasan zituzten; ondorioz, 36 urteko kartzela-zigorra ezarri diete egindako 36 delituengatik, eta 100.000 euro ordaindu beharko dizkiete bahituei.

Halaber, 396 urte gehitu behar zaizkie 36 urteko kartzela-zigorrari legez kontrako atxiloketagatik; bi urte gehiago legez kontrako elkarte batean parte hartzeagatik eta bost urte gehiago indarkeria erabiliz lapurreta egin izanagatik. Hala ere, egotzitako banda armatuko kidea izatea, terrorismoa eta tortura delituak bertan behera utzi dituzte.

Auzitegi Nazionalak ez ditu akusatuen adierazpenak (beraiek ere biktimak izan zirela) sinetsi.

Gobernuak Auzitegi Nagusiaren epaia ezeztatu du

Espainiako Gobernuak berehala gezurtatu du erreskatearen ordainketa.

Trinidad Jimenez Atzerri ministroak esan du Gobernuak ez zuela ordaindu eta helburu bakarra bahituta zeuden marinelak onik askatzea zela adierazi du eta hori lortu zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea