Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik

Bostak aske geratu dira goizean. Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak, eta 'terrorismoa goratzea' leporatu diete bi atxilotuei, 'Naiz' hedabideak jakitera eman duenez.

Korrika 2019, Iruñean barrena, martxoaren 8an. Argazkia: Korrika
Korrika
Korrika 2019, Iruñean barrena, martxoaren 8an. Argazkia: Korrika

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bos pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñerrian, Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik. Naiz hedabideak zabaldu duenez, "terrorismoa goratzea" leporatu diete bi atxilotuei. Apirilaren 6an igaro zen euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburutik.

Iturri berak zehaztu duenez, bostak aske geratu dira jada.

Joan den maiatzaren 13an beste hiru pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak Nafarroan, Korrikan presoen argazkiak eramatea egotzita. Deklarazioa hartu ondoren, aske utzi zituzten.

Emakume bat eta bi gizon hartu zituzten atxilo operazio hartan, azken biak Berriozarren. Horiei ere, "terrorismoa goratzea" leporatu zieten.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako iturriek baieztatu zutenez, atxiloketak "Auzitegi Nazionalak aginduta" egin zituzten. Antza denez, ETAren biktima batzuek jarritako salaketa baten harira zabaldu zuen ikerketa ANk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak