Politika -

2 urteko gobernuaren balantzea

Lehendakaria: 'Azken 30 urteotako ohitura txarrekin amaitu dugu'

Patxi Lopezek, gobernu sozialistaren bi urtetako balantzean gaineratu du, Euskadi krisiari "eusten" ari dela eta errekuperazioaren motorra izan dadin lanean ari direla.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariak esan duenez bere Gobernua "azken 30 urteotan ikasitako ohitura txarrak eta erosotasuna deusezten ausartu da". Gainera, legealdiko lehen bi urteetan bultzatutako aldaketak "handiak" izan direla azpimarratu du eta "nekez egingo dutela atzera". Bi urte beteko ditu lehendakariak agintean eta gobernukideekin batera balantzea egin du. Patxi Lopezek azpimarratu du krisi ekonomiko izan dela beren borroketako bat. "Euskal gizartea guztion lanari esker egoerari eusten ari da" eta "batasuna mantentzea lortzen dugun heinean" egungo egoera ekonomikotik "indarberrituta" aterako dela esan du.

Prentsaurreko agerraldian Eusko Jaurlaritzako lehendakariak terrorismoaren aurkako borrokan egiten ari diren "aurrerapenak" azpimarratu ditu; politikaren eta gizartearen "normaltasuna eta lasaitasuna" edota prestazio publikoetan egindako hobekuntzak izan ditu, besteak beste hizpide.

Euskadi dagoeneko ez dela lehengo krispazio gunea esan du; eta gaineratu du orain inork ez dituela instituzioak erabiltzen "ezarritako legearen aurka" joateko. Zentzu horretan "inork ez du berriro zalantzan jarriko Zuzenbide Estatuak terrorismoaren aurkako borrokan duen irmotasuna" esan du lehendakariak eta zoriondu egin da biktimen memoria "elkarbizitzarako politikan oinarrizko abiapuntu moduan" finkatu delako.

"Huts" egin duten proiektuakPatxi Lopezek esan duenez, "euskal gizartea zatitu eta aurrez aurre jartzen dituen proiektu subiranoek eta aldebakarrekoek erakutsi dute bitarteko politiko eta elektoral moduan ez dutela balio".

Bere iritziz, "aipatutako guztia 30 urtetako nagikeriak eta erosotasunak deuseztera ausartu den gobernu batekin lortu da". "Gobernatzeko gai garela eta hobeto egin dezakegula erakutsi dugu", esan du. Edozein kasutan ez dagoela "asebeteta" azaldu du eta beharrezkoa ikusi du Euskadiko eskumenen aldaketa lortzeko "oinarriak" ezartzen jarraitzea.

EkonomiaPatxi Lopez lehendakariak Eusko Jaurlaritza sozialistaren bi urte hauetan krisiari "eustea" lortzen ari direla esan du, "seguruenik gure historiako ekonomia krisirik gogorrena", alegia. Eta oraindik "hilabetetako ahalegina" gelditzen dela azpimarratu duen arren, Euskadi errekuperazioaren "motorra" bihurtzeko helburuarekin jarraitzen duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea