Politika -

Euskarazko izenak

Kongresuak euskal probintzien izendapen ofiziala onartu du

"Araba/Álava", "Gipuzkoa" eta "Bizkaia" izen ofizialak hartuko dituzte EAEko hiru probintziek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurralde Politikarako Batzordeak EAEko hiru probintzien izendapen ofiziala onartu du Kongresuan; “Araba/Álava”, “Gipuzkoa” eta “Bizkaia” izango dira hemendik aurrera izen ofizialak.

EAJren lege-proposamena Kongresuko talde gehienek onartu dute, PP eta UPN izan ezik; ekimenaren helburua "elebakartasun inposatua" ezartzea eta gaztelaniazko izendapena desagerraraztea da, alderdi horien ustez.

Aitor Esteban EAJko diputatuaren hitzetan, "ez da inposaketa"; izan ere, euskaldunek "normaltasunez" erabiltzen dituzte grafia horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea