Politika -

Auzitegi Nazionala

Rafa Diez Usabiagak aske jarraitu behar duela dio Fiskalak

Rafa Diez 2010eko apirilean fidantzapean aske geratu zen. Gonzalez Mota fiskalak iritzi dio ez duela ordutik deliturik errepikatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiak aske jarrai dezala eskatu du Gonzalez Mota Auzitegi Nazionaleko fiskalak.

Rafa Diez 2010eko apirilean 30.000 euroko fidantzapean aske geratu zen bere ama zaintzeko. Batasuna berregiteko asmoz Bateragune auzian partzea egozten diote Rafa Diezi.

Terrorismoaren kontrako Ahotsek kartzelaratzeko eskatu dute delitua errepikatu duen ekintzak egin izana leporatuta, baina&' || 'nbsp;Gonzalez Mota fiskalak ez du horrelakorik ikusi jasotako polizia txostenetan eta aske jarrai dezala eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea