Politika -
Frantzian
Aitor Artetxe ETAko kideari hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote
2008ko abenduan atxilotu zuten, Aitzol Iriondo erakunde terroristako buruzagi militarrarekin batera. Zigorrarekin Frantziatik behin betiko kanporatuko dute.
Erredakzioa
Aitor Artetxe Rodriguez ETAko kideari hiru urteko espetxe-zigorra ezarri dio Pariseko Auzitegiak. Artetxe 2008ko abenduan atxilotu zuten, Aitzol Iriondo erakunde terroristako buruzagi militarrarekin batera.
Zigorrarekin Artetxe Frantziatik behin betiko kanporatuko dutela adierazi du Jacqueline Rebeyrotte auzitegiko presidenteak.
Ezarri dioten zigorra Fiskaltzak epaiketan eskatutakoa da. Epaiketa abenduaren 31 egin zuten.
35 urteko Artetxe Iriondorekin biltzera zihoan biak atxilotu zituztenean. Talde militarrean sartu behar zela ematen zuen, izan ere, klandestinitatean zegoen.
Atxilotu zutenean trebakuntza militarrerako bi CD-Rom eta DVD bat atzeman zioten Artetxeri. Era berean, Manuel Martinez Cano espetxe zuzendariaren argazki bat topatu zioten. Martinez erakunde terroristaren jomuga izan zen.