Politika -

'Proces' epaiketa

Marchena epailearen postan sartu direla iragarri dute 'hacker' independentistek

Ideologia independentistako hainbat pirata informatikok Twitter bidez zabaldu dutenez, Auzitegi Goreneko epailearen laneko posta elektronikoan "kasualitatez" sartzea lortu dute.

Manuel Marchena epailea. Argazkia: EFE
Manuel Marchena epailea
Manuel Marchena epailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ideologia independentistako hainbat pirata informatikok iragarri dutenez, Manuel Marchena Auzitegi Goreneko epailearen laneko posta elektronikoan "kasualitatez" sartzea lortu dute. 'Hacker'rek adierazi dutenez, duela aste batzuk amaitutako 'proces' epaiketaren ahozko saioaren inguruko aipaimenik ez dago epailearen posta elektronikoan.

Epailearen postari ateratako hainbat argazki zabaldu dituzte Twitterreko Anonymous Cataloniako profiletik, bart gauean El Confidencial kazetak aurreratu zuenez. Gainera, 'proces' auzia epaitu duten beste epaileren posta elektronikoak 'hackeatzen' saiatu direla adierazi dute.

Anonymous Cataloniaren arabera, Marchenaren postaren pasahitza "senide baten izena da", eta pasahitza hori dago iraganean zabaldutako 9.000.000.000 pasahitza baino gehiago dituen datu-base batean, "edonorentzako eskuragarri", gainera.  

Marchena epailearen posta 'hackeatu' izana ukatu dute pirata informatikoek. Espainiako erakundeen segurtasunagatik iseka egin dute, eta "0000 pasahitza duen kandadudun maleta batekin" alderatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Teknologia Politika Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean