Politika -
Auzitegi Nazionala
Velasco epaileak 'Bizkargi Egun'eko omenaldiak bertan behera utzi ditu
Velascok bertan behera utzi ditu hiru ekitaldiak: 12:30ean Bizkargi mendiko baselizan gudarien omenezko ekitaldia, 19:00etan gudarien aldeko manifestazio bat, eta 19:30ean hirugarren ekitaldi bat.
Erredakzioa
Velasco epaileak ''Bizkargi Egun''eko omenaldiak bertan behera utzi ditu
Eloy Velasco epaileak Larrabetzun (Bizkaia), Bizkargi mendian, "Bizkargi Egun"ean ETAri egin beharreko hiru omenaldi ekitaldiak bertan behera utzi ditu terrorismoa goraipatzeko ekitaldiak direla uste baitu.
Dignidad y Justiciak eskatuta hartu du erabakia Auzitegi Nazionaleko epaileak; Eusko Jaurlaritzari, Ertzaintzari, Poliziari eta Guardia Zibilari eskatu die epaia betearazteko, eta debekuaren eraginez sortu daitezkeen delituak "saihesteko".
Velascoren hitzetan, terrorismoa goraipatzeko ekitaldiak dira, "aldarrikapen historikoa" ezkutupean dagoela; ildo horretan, "egitura terroristan parte hartzeko gazteak lortzea eta borroka armaturako deia egitea" da ekitaldiaren helburua.
"Omendutako guztiak zigortuak izan dira ETAko kide edo ETA lagundu izana egotzita; hau da, Bizkargi mendian Francoren Ejertzitoaren aurka borroka egin zuten euskal gudariekin zerikusirik ez duten lagunak dira", esan du Velascok.
Velascok bertan behera utzi ditu hiru ekitaldiak: 12:30ean Bizkargi mendiko baselizan gudarien omenezko ekitaldia, 19:00etan gudarien aldeko manifestazio bat, eta 19:30ean hirugarren ekitaldi bat.