Politika -

Giza Eskubideen Auzitegia

ETAko biktima baten seme-alabak indemnizatuko ditu Belgikak, Estrasburgok aginduta

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritziz, Belgikak ez zion Espainiari lagundu, Natividad Jauregi Bizkaia komandoko ustezko kidea epaitzeko orduan.

Giza Eskubideen Europako Auzitegia. Argazkia: Wikimedia Commons
Giza Eskubideen Europako Auzitegia
Giza Eskubideen Europako Auzitegia. Argazkia: Wikimedia Commons

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1981ean ETAk eraildako Manuel Romeo teniente koronelaren seme-alabak indemnizatu beharko ditu Belgikak, Estrasburgoko Auzitegiak ezarritako zigorra bete nahi baldin badu. Izan ere, auzitegi horren arabera, aipatu herrialdeak ez zuen ustez hilketa horretan parte hartu zuen Natividad Jauregiren aurka Espainiak jarritako salaketa behar bezala aztertu.

Hain zuzen ere, epaiak erakusten duenez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak uste du Belgikak ez ziola Espainiari lagundu Natividad Jauregi Bizkaia komandoko ustezko kidea epaitzeko orduan.

Epaile europarren arabera, Belgikari zegokion Jauregik Espainian izan zuen presondegi-erregimenari buruzko informazio osagarria eskatzea, "urraketarekin lotuko benetako arriskua ote zegoen egiaztatzeko".

Belgikako justiziak, baina, 2004an, 2005ean eta 2015ean uko egin zion Jauregi estraditatzeari, Espainiak haren giza eskubideak urra zitzakeela iritzita. Argudio horiek emateko orduan, Espainiari buruz 2001ean Europako Kontseiluaren Torturak Prebenitzeko Europako Batzordeak (TPB) argitaratutako txosten bati heldu zion.

Txosten horretan, Jauregi Espainian denbora luzez inkomunikatuta egon zela kritikatzen zuen TPBk, eta tratu txarren alegazioak aipatzen zituen.

Nolanahi dela, Estrasburgoko Auzitegiak gogora ekarri du Espainiako Gobernuak kasu horren harira egindako ikerketak zera zioela: Jauregiri ez zioten presondegi-erregimen hori ezarri nahi izan eta Belgikako justiziak ez zuen estradizioa gaitzesteko aukera erraztu.

Hori dela eta, Belgikak 5.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Manuel Romeoren seme-alabetako bakoitzari kalte moralengatik, eta 7.260 eurokoa gastu judizialengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Belgika bideoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Giza eskubideak Giza Eskubideen Europako Auzitegia