Politika -

'Europako Eguna'

Patxi Lopez: 'Europa funtsezkoa izan da ETA deslegitimatzeko'

Europako Eguna ospatzeko Gasteizen izandako ekitaldi batean, elkartasunaren erkidego eredua eta elkarbizitza defendatu ditu lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak baieztatu duenez, ETArekin amaitzeko eta "laguntasunagatik nahiz txepeltasunagatik indarkeria errefusatzen ez dutenen aurrean terrorismoa deslegitimatzeko" Europar Batasuneko kooperazioa "funtsezkoa" izaten ari da. Honen aburuz, Europaren laguntzari esker "ETAren totalitarismoari amaiera emateko aurrerapausu handiak eman dira".

''Europako Eguna'' eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua-Eurobasken 60. urtemuga ospatzeko Gasteizen izandako ekitaldian egin ditu lehendakariak adierazpen hauek. Bertan, Nestor Basterretxearen eskultura bat inauguratu dute.

Halaber, "Europak guztiontzako duen garrantzia eten" nahi dituzten "ahots" eta ekintzen aurrean, Europako integrazio prozesuaren balioak aldarrikatu ditu Eusko Jaurlaritzako presidenteak.

"Elkarbizitzeko etorkizun partekatua Europa gehiago egitean datza", adierazi du Patxi Lopezek. Horretaz gain, gaur egun indarrean dagoen ongizate estatu eta "talde-solidaritatean" erkidego-integrazio prozesuaren ekarpena azpimarratu du lehendakariak.

Bestalde, Europako sektore batzuetan sortzen ari diren mugimendu "arrazisten" aurrean, "gizarte-justizia eta askatasunaren" balio europarrak azpimarratu ditu Jose Maria Gonzalez Zorrilla Eurobaskeko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea