Politika -

Giza Eskubideen Auzitegia

Europak biktimen arteko berdintasunaren printzipioa urratu duela dio Foro Sozialak

Oztopoak oztopo, biktima guztien eskubideen inguruan egun dagoen adostasuna gauzatzeko lanean jarraituko du Foro Sozialak.

Foro Sozialeko kideen irudia. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Foro Sozialeko kideen irudia
Foro Sozialeko kideen irudia. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, hilak 18, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez zituen tramitera onartu Estatuaren aparatuen indarkeriak eragindako zenbait biktimen helegiteak. Biktima guztiak aintzat hartuta "albiste txarra izan da, baita elkarbizitza demokratikoaren ikuspegitik ere", esan du Foro Sozialak.

"Estrasburgo ez da auziaren mamira sartu, hau da, biktima guztiek erreparaziorako duten eskubideari buruzko iritzirik ez du eman. Horrela jokatuz, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak biktimen arteko berdintasunaren printzipioa urratu du, 46 familia hauek berbiktimizatuz", azpimarratu du.

Foro Sozialaren hitzetan, indarkeria mota horretako biktimek beste indarkerien biktimekiko duten diskriminazio pertzepzioa larriagotu egin du.

BVE, GAL, Acción Nacional Española edo Grupos Armados Españoles taldeen biktimak, behin baino gehiagoetan, "bigarren edo hirugarren mailako biktimak" sentitzen direla adierazi dute.

Horrenbestez, oztopoak oztopo, biktima guztien eskubideen inguruan egun dagoen adostasuna gauzatzeko lanean jarraituko du Foro Sozialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Estrasburgoko Auzitegia epaiketak