Politika -
Herrizaingo Sailak erabakita
Urduñan martxa bat debekatu dute 'indarkeriaren alde' egiteagatik
Manifestazioa "ezin izango da egin" erabiliko dituzten leloen artean 'Borroka da bide bakarra', eta horrek "deialdia indarkeriaren aldeko adierazpen garbia dela islatzen du".
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak Urduñan ostiral gauerdirako deituta zegoen martxa debekatu egin du ''indarkeriaren alde'' egingo omen duelako. Eusko Jaurlaritzarentzat, manifestazioaren leloetako bat (''Borroka da bide bakarra'') "indarkeriaren aldeko adierazpena da".
Komunikatu batean aditzera eman dutenez, ebazpena "protesta deitu duenari helarazi zaio" eta bertan manifestazioa "ezin izango dutela egin" jakinarazi zaie, izan ere, leloen artea ''Borroka da bide bakarra dago'' eta horrek "deialdia indarkeriaren aldeko adierazpen garbia dela islatzen du".
Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez, Ertzaintzak "ebazpenaren edukiabetearazteko beharrezko baliabideak izango ditu". Martxa 00:00ak eta 00:30ak artean deituta zegoen herriko kaleetan.