Itxi

Politika

Inbestidura

Podemosekin 'lehenbailehen' negoziatzeko eskatu diote sindikatuek Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako jarduneko gobernuburua CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariekin bildu da, ondoren CEOE eta Cepyme patronalekin, eta azkenik autonomoen elkarte nagusiekin.

  • Pedro Sanchez, Magdalena Valerio, Unai Sordo eta Pepe Alvarez.

    Pedro Sanchez, Magdalena Valerio, Unai Sordo eta Pepe Alvarez. Argazkia: EFE/ J.J. Guillen

Unidas Podemosekin "lehenbailehen" negoziatzeko eskatu diote sindikatuek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari, hauteskundeen errepikapena saihesteko eta irailean Exekutibo "aurrerakoi" bat osatzeko. Gizarte politikei heltzea, lan erreformak indargabetzeko "premia larria" eta pentsio publikoen finantziazioa bermatzea beharrezkoa dela gogorarazi diote sindikatuek agintariari. Sanchez "harbera" agertu da eskakizunen aurrean.

Egoera politikoa aztertzeko bilera egin dute Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek, hurrenez hurren, eta Sanchezek. Era berean, Magdalena Valerio jarduneko Lan ministroak batzarrean parte hartu du.

Irailaren 23a baino lehen Gobernua osatzeko akordio bat adostea "beharrezko baldintza" dela azpimarratu du Alvarezek, hauteskundeak saihesteko; izan ere, "arazo nagusiei heltzea eragozten duen behin-behinekotasun politikoarekin" lau urte eman dituzte dagoeneko, eta "zalantzak" areagotuko lirateke.

Zentzu horretan, egoera instituzionala "lehenbailehen" normalizatzeko eta elkarrizketa politikoari "berehala" heltzeko eskatu dio Sordok Sanchezi, Espainiaren erronkei aurre egiteko akordio programatikoa ixteko.

Bestalde, politikaren erdigunean enpresa jarriko duen Gobernu "moderatu eta egonkor" bat beharrezkoa dela esan diote Antonio Garamendi CEOEko presidenteak eta Gerardo Cuerva Cepymeko buruzagiak Sanchezi. Gainera, nazioarteko testuinguru "zailaz" ohartarazi diote, gerra komertziala, yuanaren debaluazioa eta brexit-a aipatuz.

Azkenik, ATA, UPTA eta Uatae autonomoen elkarte nagusiek "prekarietate politiko" eta gobernagarritasun ezarekin amaitzeko eskatu diote jarduneko gobernuburuari. Kolektiboaren "premiei" erantzun bat emateko Gobernu "egonkor" bat osatzea beharrezkoa dela uste dute. Besteak beste, berankortasun publikoa eta pribatua edo Gizarte Segurantzarekin zorrak dituzten autonomoen erretiroa aipatu dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena