Politika -
Erreakzioa
'Parot doktrina' mantentzea espero du PPk, 'ona eta zuzena' delako
Soraya Saez de Santamaria Kongresuan PPko bozeramaileak adierazi duenez, "Parot doktrina ona eta zuzena da eta Auzitegiak ez baliogabetzea espero dut".
Erredakzioa
"Parot doktrina"ren indargabetzeari buruz astelehen honetan El Pais egunkarian argitaratutakoari aipamena egin dio Soraya Saez de Santamaria Kongresuan PPko bozeramaileak. Honen aburuz, "Parot doctrina ona eta zuzena da eta espero dut bertan behera ez uztea".
Konstituzionalari "lan egiten" utz diezaiotela eskatu du Caamañok
Francisco Caamaño Justizia ministroak, bestalde, Auzitegi Konstituzionalari "lan egiten" utz diezaiotela eskatu du. Caamañok azaldu duenez, "egunkarietan informazio kontraesankorrak argitaratu dituzte".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea