Politika -
Auzitegi Konstituzionala
'Parot doktrina' aztertzen ari dela ukatu du Konstituzionalak
Odol delitu asko leporatuta zigortu zituzten ETAko presoen kartzela zigorra luzatzea ahalbidetzen duen "Parrot doktrina" indargabetzen erabakitzen ari dela errefusatu du Auzitegi Konstituzionalak.
Erredakzioa
"Parot doktrina" izeneko formula indargabetzea aztertzen ari dela ukatu du Auzitegi Konstituzionalak. Auzitegi Gorenak 2006ko otsailean onartutako formula honek odol delitu asko leporatuta zigortu zituzten ETAko presoen kartzela zigorra luzatzea ahalbidetzen du.
Iturri judizialek jakitera eman dutenez, Konstituzionalak ez du "Parot doktrina" "indargabetzeko nahiz berresteko" asmorik. Izan ere, auziaren konplexutasuna dela eta, ezinezkoa da kasu guztietanebazpen bera aplikatzea, eskaera bakoitzaren nondik norakoak desberdinakdirelako.
Iturri hauen arabera, Konstituzionalak orain arte jasotako presoen 28 auzi "banan banan" aztertuko ditu eta bidean dauden beste 21 eskaera.
Horretaz gain, Konstituzionalak arrazoi formalak direla eta, besteehunka helegite deuseztatu ditu, tartean Henri Parot presoarena, JoseAntonio Lopez Ruizena Kubati edo Isidro Maria Garralderena Mumarru.Kubatiri Maria Dolores Gonzalezen hilketa egotzi zioten.
Helegite bakoitza aztertzean, Konstituzionalak ez du aztertuko Gorenakonartutako doktrinaren legezkotasuna baizik eta kasuan kasu presoarenoinarrizko eskubideen urraketa eman den edo ez.
ETAren komando baten kide ohi batek jasotako 26 espetxe zigor bakar batean pilatzeko eskaera egin zuen Auzitegi Nazionalean. Horrek eskaera errefusatu zuen eta ondorioz Auzitegi Gorenera jo zuen. Gorenak ere helegiteari uko egin zion eta orduan ezarri zuen, 2006ko otsailaren 20an, "Parot doktrina".