Politika -

Amparo Lopez PSNko Uharteko alkateak dimisioa eman du

Baliteke bere gain hartzea Nafarroako Gobernuan Barneko Departamentuko Zuzendaritza Nagusia. Hamar egun barru egingo da Uharten alkate berria aukeratzeko osoko bilkura.

Uharteko udaletxea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Uharteko udaletxea
Uharteko udaletxea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amparo Lopez (PSN) Uharteko alkateak dimisioa eman du astelehen honetan, seguruenik Nafarroako Gobernuan Barneko Departamentuko Zuzendaritza Nagusia bere gain hartzeko, tokiko hedabideek jakinarazi dutenez. Horrela, joan den astean iragarritakoa gauzatu egin du sozialistak, eta alkatetza Iñaki Crespo Uharteko Independenteen Taldeko (GIH) zerrendaburuaren esku utzi du behin-behinean.

Maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetan, EH Bildu (5) izan zen zerrendarik bozkatuena Uharten. GIH taldeak 4 ordezkari lortu zituen, Navarra Sumak 2, eta Geroa Baik eta PSNk, bana. Testuinguru horretan, Iñaki Cresporen (GIH) hautagaitza babestuko zutela esan zuten Navarra Sumak eta PSNk, abertzaleak gobernu horretatik ateratzeko asmoz. Alabaina, ekainaren 15eko udalbatza hasi baino minutu batzuk lehenago, Amparo Lopezek bere burua aurkeztuko zuela iragarri zuen. Navarra Sumak eta GIH taldeko zinegotziek PSNko zerrendaburuari eman zioten babesa, EH Bilduk agintean jarrai ez zezan.

Hamar egun barru egingo da Uharten alkate berria aukeratzeko osoko bilkura, eta PSNren zinegotzi berriak izango du bi blokeen arteko berdinketa hausteko giltza. Beraz, baliteke EH Bilduk alkatetza berreskuratzea abuztuaren 22an. Bitartean, Crespok alkateorde gisa beteko ditu bere eginkizunak.

Amparo Lopezek esan duenez, "arrazoi pertsonalak eta profesionalak" daude bere erabakiaren atzean, baina ez du xehetasun gehiago eman horren inguruan. Hala ere, "esperientzia laburra baina oso aberatsa izan da", nabarmendu du sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroako Alderdi Geroa Bai Albisteak Nafarroa Alderdi politikoak berriak EH Bildu Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Uharte azken ordukoa Navarra Suma koalizioaren albisteak