Politika -

Eskaera Auzitegi Gorenari

Gorenak Otegiren absoluzioa berretsi du, Anoetako ekitaldiagatik

Fiskalak, Anoetako ekitaldiaren harira, Otegiren absoluzioa baliogabetzea eta terrorismoa goratzea leporatzea eskatu dio Auzitegi Gorenari. Dena den, Auzitegi Gorenak ez du erabakia aho batez hartu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2004an egin zen Anoetako ekitaldiaren harira, Auzitegi Gorenak Otegiren absoluzioa berretsi du gaur, Fiskaltzak absoluzioa baliogabetzea eskatu ostean. Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez Batasuneko buruzagi ohiak, 2004ko azaroaren 14an, Anoetako ekitaldian, terrorismoa goratzea egotzita epaitu eta gero, absolbitu egin zituen.

Gorenaren iturriek adierazi dutenez, Fiskalaren eskaera eztabaidatzen bost epaile egon dira, eta absoluzioa baliogabetzeko eskaera bertan behera utzi du, aho batez hartutako erabakia izan ez den arren.

Fiskalak, Anoetakoekitaldiaren harira, Otegiren absoluzioa baliogabetzea eta terrorismoa goratzealeporatzea eskatu dio Auzitegi Gorenari. Bere ustez, Anoetako mitinean terrorismoa goratu zen eta Otegik paper garrantzitsu bat izan zuen.

Joseba Permach eta Joseba Alvarez Batasuneko buruzagi ohien absoluzioarekin ados ez dagoela ere adierazi zuen Fiskalak eta biontzako 18 urteko kartzela-zigorra eskatu du.

Anoetako ekitaldia

2004ko azaroaren 14an, Batasunak mitina egin zuen Donostiako belodromoan "gatazka gainditzea" helburu zuen proposamen bat aurkezteko. Lehenengo aldiz, "bide politiko eta demokratikoetatik soilik" jarduteko apustua egin zuen ezker abertzaleak.

Proposamena bi elkarrizketa mahaitan oinarritzen zen: batean Espainiako Gobernua eta ETA egongo lirateke (armak uztearen, presoen eta biktimen inguruan eztabaidatzeko) eta bestean euskal alderdi politiko guztiak.

EAJren EBBk eta Ibarretxeren Jaurlaritzak "baloratu" egin zuten proposamena eta "positibo iruditzen zaigun bidean aurrerapausoa" zela esan zuten.

Era berean, Patxi Lopez lehendakariak, garai hartan PSOEren Lurralde Kontseiluko koordinadore zenak, "pauso bat" zela aitortu zuen, baina ez zela "espero" zutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea