Politika -

Aste Nagusia

Bilboko txosna batean zeuden presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak

Igande goizean, Aste Nagusiko txosnagunean sartu dira agenteak, Txori Barrote konpartsari presoen irudiak kentzeko agintzen zuen Audientzia Nazionalaren agindua betearazteko.

Ertzaintza, Txori Barrote konpartsaren txosnan. Irudia: EiTB
Ertzaintza, Txori Barrote konpartsaren txosnan.
Ertzaintzak Bilboko txosna batean zeuden presoen argazkiak kendu ditu

2:44

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txori Barrote konpartsaren txosnan zeuden presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak, igande goizean, Audientzia Nazionalaren erabaki judiziala betearaziz. Ez da istilurik izan.

Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztu zuen salaketari erantzunez hartu zuen erabaki hori guardiako epaileak, iturri juridikoen arabera.

Bilboko Aste Nagusian presoen irudi horiek erakusteak, terrorismoaren biktimei eta haien senideei min egin diezaiekeela uste du epaileak, eta, horregatik, bere debekua ezarri zuen.

Presoen argazkiak zeuden lekuan, hurrengoa idatzi dute: "248 ohe huts, gehiago gure bihotzean! Maite zaituztegu!"

Txori Barrote konparsako txosna. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.

Txori Barrote konparsako txosnaren mezua. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.

Larunbatean, 19:00ak aldera, eta epailearen erabakiaren berri izan ostean, Txori Barrote konpartsak censored (zentsuratua) hitza jarri zuen presoen aurpegien gainean.

Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren ebazpena jaso zuen eta Txori Barroteko arduradunei erabaki horren berri emango ziela esan zuen, argazkiak ken zitzaten. Hala egin ezean, ertzainek epailearen agindua betearaziko zutela esan zuten, azkenean igande goizean gertatu den moduan.

Bestalde, Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidenteak azpimarratu du guardiako epaileak hartu duen erabakia “albiste ona” dela bilbotarrentzat. Alabaina, alkateak eta bere gobernuko kideak (PSE) presoen argazkiak kentzeko lehen urratsa eman ez izana deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Politika Bilbo berriak Presoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak