Politika -
Soleko kanpaldia
'III Republica' eta '#notenemosmiedo', mundu mailako 'Trending Topic'
Mobilizazioen termometro lana egiten jarraitzen du Twitter-ek eta M-15eko mugimendua deiturikoa mundu osora zabaldu dela baieztatu du.
Erredakzioa
Espainiako mobilizazioen termometro lana egiten jarraitzen du Twitter-ek. Erabiltzaileak milaka mezu ari dira bidaltzen kontzentrazioen inguruan eta 11:00etarako ''III Republica'' eta ''#notenemosmiedo'' mundu mailako ''Trending Topic'' bihurtu dira..
Twitterren erabiltzaileak hitz edo ''hastag'' desberdinak erabiltzen ari dira, izan ere, Twitter-en algoritmoak ez du hitz berbera errepikatzea saritzen. ''Justin Bieber'' efektua deitzen zaio horri eta helburua da ez izatea beti gai berak ''trending topic''.
Azken orduotan, protesten inguruko bi hitz edo terminok lortu dute mundu mailan gehien jorratzen ari diren gaien artean kokatzea. Lehenengoa ''III Republica'' da, batzuek aldarrikapen hori baitarabilte sare sozialean. Hala ere, Twitter-eko komentario gehienetan gezurtatzen ari dira mobilizazioak errepublikaren aldekoak direla.
Momentuan puri purian dagoen beste hizketagaia ''#notenemosmiedo'' da. Kasu horretan, erabiltzaile gehienek diote manifestazioetara joateko asmoa dutela Hauteskunde Batzordeak debekatu arren.