Politika -

2003tik espetxean

Mikel Illarramendi aske gelditu da Frantzian kondena bete ostean

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak iragarri duenez Illarramendik ostiralean goizaldeko bostetan utzi zuen Saint Martin de Re kartzela, hamar urteko zigorra bete ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Illarramendi ETAko kidea aske gelditu zen ostiral goizaldean Frantzian hamar urteko kondena bete ondoren, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak iragarri duenez. Eskoriatzako gaztea 2003an atxilotu zuen polizia frantziarrak.

Illarramendiri hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAren logistika aparatuaren kide izateagatik, eta maiatzaren 19an bete zuen zigorra. Ostiralean goizaldeko bostetan Saint Martin de Reko espetxea utzi ondoren Madrilgo aireportura joan zen. Han, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez hogei bat lagun zituen "harrera" egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea